Tanttaka Euskara Taldea

Tanttaka euskararen aldeko taldea duzu, orain dela hamar urte lanean hasi zena. Bereziki auzoko jaietan izan gara, konpartsa moduan batez ere, hala ere urtarriletik abendura antolatzen diren beste ekimen batzuetan ere parte hartu dugu. Batzuetan gu izan gara antolatzaileak, beste batzuetan beste taldeen ekimenetan eta ekintzetan parte hartuz gure laguntza eskaini dugu. Uribarrin  euskaraz bizitzea da gure helburu nagusietariko bat, eta horretarako, euskaldunentzako esparru propioak sortzen saiatu gara behin eta berriro. Euskararen presentzia sustatzea eta auzokideengan gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia piztea gure eguneroko laneko ardatzak dira. Auzoko jaietan izaten gara beti, baina horretaz gain korrikarekin batera gure hegalak ere zabaltzen ditugu, egunez egun ekintzez hornitzen antolatzen dugu euskara astea, bertsolariak auzora ekarri, euskaraz egiten den antzerkiari bultzada eman auzoan, euskaldunentzako topaguneak sortu tabernak girotuz… egindakoaz eta egin beharrekoaz asko eta asko luza gintezke, baina aurkezpen gisa ideia bat har dezazuen nahikoa da orain arte esandakoa.

Oraingoan ezinbesteko lana deritzogu elkarrekin lan egiteari, eta horrexegatik “Uribarri auzolanean” gaituzue  ahal den neurrian gure laguntza eta eskarmentu ematen. Guztion artean guztiontzako gauzak egitea askoz errazagoa da, eta auzo honetan badira zenbait gauza aspaldiko partez eginda egon beharko liratekeenak. Hementxe gaude auzolanak duen balioan sinesten dugulako, baina, horretaz gain ezin ukatu euskararen presentzia gure kaleetan eta auzolanaren lanean bermatzea bilatzen dugunik. Asko ez gara gure taldetxo honetan, baina benetan alboan izango gaituzuela.

KONTAKTUA:

Facebook >> Tanttaka Uribarri

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s