AUZOGUNEA Egitasmoa

Zer da Uribarriko Auzogunea

Uribarriko Auzogunea Uribarriko mugimendu sozialen eta Uribarriko bizilagunen egoitza soziala eta topagunea izango litzateke. Auzogunea leku irekia izateko asmoa du, non Auzoko bizitza soziala garatu daitekeen eta sentsibilitate ezberdinen elkartrukaketa gauzatu daitekeen. Garapena honen bidez auzorako proiektu ezberdinen sorburua izango litzateke, auzoko bizitza kultural, soziala eta ekonomikoa bultzatuz.

Uribarriko Auzogunearen zergaitia

Gaur egun Uribarrik badu bizitza sozial oso aberatsa, hainbat taldek lan egin dute urte luzez hau honela izateko, baina berezko lokalen hutsa oso nabaria da. Uribarriko talde kultural gehienek ez dute berezko egoitzarik. Beste alde batetik, Uribarrin garatzen diren ekintza gehienak kalean garatzen dira. Hau aberasgarria bada ere, batzuetan arazo bat izaten da eguraldia lagun ez denean edo ekintzaren formatoa bera ez denean egokia kalean garatzeko.
Uribarriko taldeek orain arte elkartasunari esker lortu izan dute bizitza soziokulturala aurrera eramatea, lokal eza izugarria egon arren. Elkartasun horrek bere alde onak izan ditu eta horrek bideratu du elkarteak ez egotea euren munduan isolaturik. Elkar ezagutze horrek ekarri zuen Uribarri Auzolanean moduko lantalde bat sortzea.

Uribarriko Auzogunearen proiektua

Auzoko elkarteek honelako beharrak dituzte:

  • Auzoko gune zabala, non asteko edozein egunetan edo ordutegitan ekitaldi bat burutzeko aukera izango den. Areto honetan aurkezpenak, dokumental proiekzioak, kantaldiak, bertso saioak, eta antzerako ekitaldiak izan beharko lituzke.
  • Auzoko elkarteen materialerako biltegia eta tailerra
  • Ikasgelak, bilera-gelak, entsegu-gelak

Elkarte bakoitzari berezko leku bat ematea ez da bidezkoa ikusten, erabilpen-tasa txikia izango litzatekelako. Egitasmo honek badu helburuen artean Auzoguneari erabilpen-tasa altua izatea, beraz kontraesana litzateke.
Uribarri Auzolanean taldeko kideok Uribarriko Auzogunea aurrera eraman ahal izateko Bilboko Udalari Irazabal eraikinaren Sotanoa, beheko solairua, eta lehengo solairua eskatzen diogu era formalean. Eskatutako leku horri honelako erabilpena emango genioke:

  • Sotanoa: Auzoko taldeen materialaren biltokia eta mantenimendu-tailerra.
  • Beheko solairua: Uribarriko Topagunea, 200 pertsona inguru biltzeko gai izango den aretoa.
  • Lehengo solairua: Erabilpen anitzeko gelak, non Gau eskolako klaseak, ikasgelak, entsegu gela eta bilerak burutzeko gelak egongo diren.

Hemen duzu dokumentu osoa:

Portada-eus

Una respuesta a AUZOGUNEA Egitasmoa

  1. Pingback: Uribarriko “Auzogunea” egitasmoa babesteko sinadura emateko aukera egongo da jaietan | BERTON

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s