Zer da Auzolana?

Uribarri auzolanean

Auzolana kontzeptu zaharra da Euskal Herrian, mendeetan, eta mendeetan zehar, auzo ezberdinetako bizilagunak elkartzen ziren lur komunitariotan lan egiteko. Egun horietan norbanako interesak alde batera utzita, guztion onurako egiten zuten lan.

Mendeetako ohiturek oraindik eragina dute gure gizartea antolatzeko moduan. Gaur egun lur komunitarioak oso leku gutxitan badaude ere, Euskal herrian leku eta esparru komunitarioak sortzeko joera dugu. Txokoak, koruak, konpartsak, auzo elkarteak, giza erakundeak, sindikatuak, ikastolak, gaztetxeak, dantza taldeak, kirol elkarteak, kooperatibak eta abar luze bat dugu adibide moduan. Esparru horietan ohitura dugu lan egiteko era bolondres batean, trukaketa komertzialik egon gabe, guztion onurako, aspaldian egiten zuten moduan.

Auzoko jaietan koadrilarako paella prestatzea, gau eskoletan klaseak ematea, korrikan parte hartzea, auzoko jaietarako dirulaguntza ematea, tapoiak batzea, Santa Agedan abestea, gazte egunean rap bat abestea, txosna batean txanda egitea, kartoizko bandan tronpeta jotzea, , gauza txiki horiek eta beste asko, auzolanean aritzea da.

Uribarrik historia luzea du auzolanean, baina ez dugu orain arte horren kontzientzia handirik izan. Gauza guzti horiek eta beste asko era naturalean egin izan ditugu. Elkarte askok, bakoitzak bere arloan lan egin izan du Uribarriko biztanleen alde, gune demokratikoak lantzen, non edonor hurbildu daiteke, ekarpenak egin, eta lanari ekin ekarpen horiek aurrera eramateko. Batzuk urte asko dituzte, Moraza futbol taldea edo Gure Etxea, auzo elkartea adibide.

Gaur egun gizarteak ez dio laguntzen auzolanaren kontzeptuari, sistema politikoak norbanakoen interesa bultzatzen du, demokrazia berdin botoa ematea ekuazioa bultzatuz. Uribarriko hainbat elkarte ekuazio horri aurre eginez elkartu gara Uribarrin Auzo Lanean proiektuan. Proiektu honetan Uribarriko gune eta arazo komunitarioetan lanean ipiniko gara. Gauza zehatzetan, dibagaziorik gabe…. Kale bat arriskutsua bada, irtenbidean topatuz eta posiblea bada arriskua kenduz, euskarazko klaseak behar badira, gau eskola indartuz, emakume bat erasotzen badute, salaketa eginez, espaloiak apurtuta badaude konpontzeko eskatuz…. Eta beharrezkoa bada gu geu konponduz.

Uribarri Auzolanean ez du erakunde bat izateko asmoa. Barruan erakundeak badaude ere, auzokideaz osatutako gune komunitarioa izateko asmoa du, eta edonork partaide izan daiteke bere burua ordezkatuz.

Horregatik gaur auzokideei eman diegu ahotsa, horregatik gaur guztion artean ipini dugu mahaia, horregatik guztion artean batuko dugu plaza eta horregatik guztion artean eramango dugu proiektu hau aurrera. Iada ez gara baserritarrak, iada ez ditugu auzoko basoak garbitu behar, baina aspaldiko auzolanaren izpiritua gure barnean darrai, eta Uribarri lanean ipiniko dugu, Uribarri Auzolanean ipiniko dugu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s