Uribarriko Euskara Eguneko Kronika

Larunbatean, urtero legez EUSKARAZ BIZI EGUNA ospatu genuen Uribarrin. Goizean eguna argi eta eguzkitsu hasi arren, berdez jantzitako La salveko lagunek iluntzeko saiakera egin zuten, furgonetarekin muntaia-lanetan ari ziren bi kide geldituz, identifikatuz, kotxeko paperak eskatuz… Baina haien izorratzeko saiakera, saiakeran besterik ez zen gelditu, muntaiarekin umoretsu bukatu bezain pronto EUSKALDUNON 1.ASANBLADA ospatu genuelako. Auzoko 20 euskaldun inguru bildu ginen bertan, plaza erdian, aire zabalean, eta 2 lan talde osatu genituen arlo ezberdinen inguruan aritzeko, hala nola, auzoan euskaraz bizitzeko zailtasunak eta aukerak, euskaraz sorturiko agenda kulturala, euskaldunon sarea, topagune fisikoa… Ideia polit eta probetxugarriak atera ziren bertatik, eta laster batean auzoko euskaltzaleon artean forma eta edukina ematen saituko gara, bai horixe!!

Ondoren, Euskal Herriko tradizio zaharrak markatzen duen gisara, poteoan ibili ginen kantu kantari triki eta panderoarekin lagunduta. Tarte honetan, hodei ilun handi bat jarri zen Bilbo gainean (ez dakigu la salvekoak errezoka ibili ote ziren horretarako) eta muntaketa guztia toki estali batera aldatu behar izan genuen, ondorioz pixka bat berandu hasi ginen bazkaltzen baina gure auzoan, poteoa eta umorea dagoen bitartean… Problemarik ez!!! 60 lagun inguru batu ginen bazkaltzeko eta tripa bapo bete ondoren Euskaraz bizi eguneko murala margotzeari ekin genion, bertan asanbladan ateratako ideia nagusiak isladatuz.
Arratsalde partez, jende gehiago hurbildu zen euskara egunera, eta eguna giro ezinhobean bukatzeko kastañoseko “Let hotsak” erromeriarekin kantuan eta dantzan aritu ginen, jeta gerokoak…. bakoitzak berentzako gorde dezala!!!

MILA ESKER URIBARRI!

Urratsez urrats Uribarri euskaldunduko dugu!!!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Acerca de Uribarri Auzolanean

Uribarriko eragileen koordinakundea Coordinadora de grupos de Uribarri
Esta entrada fue publicada en AUZOLAN, Tanttaka. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s