*más abajo en castellano
Dakizuenez maiatzeko lehenengo asterako antolatuta geneukan auzoko aste gorria, maiatzaren lehenarekin lotuta. Hemen duzue astearen kronika txiki bat.
Maiatzaren lehenean kalejira egin zen Paneratik eta funikularraren plazaraino, hainbat lagun bildu ziren bertan. Gero bakoitzak bere manifestaldira joateko aukera izan zuen eta berriro arratsaldez bildu ginen auzoko rokodromoan mural bat margozteko.
Hurrengo deialdia asteazkenean zen, desazkundea, elikadura subiranotasuna, kontsumo taldeak eta bidezko merkataritzaren inguruan mahai ingurua egiteko. Inaki, Unai ,Gorka eta Laurak lau gai hauen inguruko bere esperientziak azaldu zizkiguten bertara hurbildu ginen lagun guztiei.
Azkenik ostiralerako deitua genuen hitzaldia bertan behera utzi behar izan genuen, nahiz eta elkartzeneko kideak eta beharrezko material guztiak bertan ziren jada. Haizea eta euria hazi ziren eta nahiago izan genuen beste baterako utzi.
Como sabéis teníamos organizada la aste gorria del barrio para la primera semana de mayo, coincidiendo con el primero de mayo. Aquí tenéis una pequeña crónica de la semana
El primero de mayo se hizo una kalejira desde Panera hasta la plaza del funicular, nos juntamos bastante gente. Después cada cual pudo participar en su manifestación y nos volvimos a reunir ya por la tarde en el rocodromo para pintar un mural.
La siguiente convocatoria fue el miércoles, para hacer una mesa redonda sobre decrecimiento, soberanía alimentaria, grupos de consumo y comercio justo. Inaki, Unai, Gorka y Laura nos contaron sus experiencias sobre estos temas a todos los que nos juntamos en la plaza.
Por ultimo el viernes tuvimos que desconvocar la charla que habíamos programada, a pesar de que los compañeros de elkartzen y todos los materiales ya estaban ya preparados en la plaza. Se levanto viento y empezó a llover por lo que preferimos dejar la charla para otro momento.