Uribarriko Elkarteen Aurkezpena

Uribarri Auzolanean sortu zenetik urte bat pasatu denean, proiektuan parte hartzen dugun kolektiboek, auzoko elkarte, talde zein kolektiboen dinamika desberdinak ezagutzera emateko  espazioa edukitzeko ordua zela erabaki genuen.

Ideia oso simplea da; auzoan eta auzorako lan egiten dugun talde askok ez dugu berdina egiten duten beste elkarte edo talde asko ezagutzen. Horregatik iruditu zitzaigun interesgarria izan zitekeela kolektibo guzti hauek espazio berdin batean elkartu eta nortzuk diren eta zer egiten duten nahi duen pertsona orori azaltzea.

Deialdia, kastanoseko zentro zibikoan egin zen Urtarrilaren 11an. Gela nagusian 15 kolektibo juntatu ginen deialdiari erantzun zioten 50 pertsonaren aurrean.

Hemen, Uribarri Auzolanean proiektua aurkeztu genuen, aurreko urtearen balantze bat egin genuen (Lib Dup, Korrika, Krematorioaren kontrako manifestazioa, Uribarri Matikoko jaiak, eraso sexisten aurreko protokoloa etb) eta azkenik, 15 kolektibo hoiek beraien lana aurkeztu zuten, beraiekin kontaktua jartzeko bideak ere emanez.

Aurkezpenean hurrengo taldeek hartu zuten parte:

–      Tanttaka euskara taldea

–      Uribarriko Gazte Mugimendua

–      Bizitegi

–      Uribarritzen

–      Merkatarien elkartea

–      Aletu emakume elkartea

–      Artxandape ikastola

–      AMPA CP Uribarri

–      Gailurra mendi taldea

–      Aldapan Gora, Matiko eta Uribarriko kultur koordinakundea

–      CEAR euskadi

–      Gure Etxea auzo elkartea

–      Uribarriko 15-M mugimedua

–      DnonA, emakumeok auzoa marrazten

–      GUIFI Euskal Herria proiektua

Ekintza honetan erakutsi den dokumentazio guztia hurrengo egunetan emailez bidaltzeko eskuragarri egongo da. Aurkezpenera joateko aukerarik ez bazenuen euki eta 15 talde hauek ezagutu nahi badituzu, idatziguzu email bat “uribarriauzolanean@gmail.com”era eta dokumentua bukatuta dagoenea, bidaliko dizugu.

DENOK BATERA URIBARRI AURRERA!

Acerca de Uribarri Auzolanean

Uribarriko eragileen koordinakundea Coordinadora de grupos de Uribarri
Esta entrada fue publicada en AUZOLAN. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s